
Bazter Eder
Bazter Eder, 1991z geroztik Sarako familia enpresa da, lorategien sorkuntza eta garbiketa, zuhaitzen mozketa, hesien jartzea eta berdeguneen mantentzean obratzen duena. Euskal kostaldean eta Landetako hegoaldea arte esku hartzen dugu.
Paisaiaren sorkuntza & antolaketa
Bazter Ederrek paisaia sorkuntza eta antolaketa pertsonalizatuak egiten ditu, berdeguneak eta lorategiak agerian ezarriz. Neurrira egindako proiektuak diseinatzen ditugu, bakoitzaren gogo eta aurrekontuarekin bat, zuen irudiko berdeguneak sortuz. Zuhaixken edo zuhaitz handien landaketatik, lorategien sorkuntza eta hesien jartzeraino, gure baratzezain talde esperientziadunak zuen beharrei erantzuten jakinen du.
Horrez gain, harriz edo egurrez egindako eskailerak sortzen ditugu, berdeguneak soropilez estalarazten eta lauzatzeak edo japoniar lauzak pausatzen ditugu kanpoko eremu paregabeetarako!
Behar izanez gero, berdeguneen lur berdintze lanak egiten ditugu, bidexkak sortzen, baita bidexka bazterrak eta zurezko murru berlindarrak instalatzen ere. Ezagut itzazue gure sorkuntzak eta utz iezaiozue gure esperientziari zuen lorategi eta berdeguneak diseinatzen. Jar zaitez gurekin harremanetan gaur berean, aurrekontu pertsonalizatu baten galdegiteko urririk, eta kanpoko eremua irudikatu zure nahiaren arabera.
Xedarratzea & zuhaitzen mozketa
Bazter Eder enpresak mota guzietako xedarratze lanak egiten ditu. Altxagailuarekin edo sokaz eta segurtasun uhalez, lur eremu mota desberdinetan segurtasunean lan egiteko. Gure xedarratzaileek kalitatezko prestakuntzak segurtatzen dituzte zuen landareen osasuna zaintzeko (landareen urteko tamaina eta hildakoaren, sortzen eta sortua denaren eraketa…). Kalitatezko zerbitzuak bermatzen ditugu, zuhaitzen osasuna zaintzeko. Zuen zuhaitz arriskutsuei buruzko iritzia eta esperientzia emateko, bertara mugitzen gara, izan zuhaitz hutsak, zaharrak edo mehatxuzkoendako. Zuhaiztien inguruan lan egiten dugu ere, zuen zuhaitz-ondarea babesteko. Xedarratze eta mozketa lanez gain, motzondo kentze eta mozteko zerbitzua eskaintzen dugu ere. Xedarratze ondoko hondakin guziak zurez eta ezpalez berrerabiliak dira; beraz zure zuhaitzen osasuna gure esku uzteko ez dudarik izan, horretaz arduratuko gara.
Hesiketa
Zure eremu eta lorategien hesitzeko, Bazter Ederrek mota guzietako hesiak proposatzen dizkizu. Hiri edo herri barnean, hesiak paretan ezartzen ditugu urbanismo araudia errespetatuz, hau da panel zurrunak eta burdin hesientzat ere. Laborantzako hesiak, bista gordetzeko gerizak edo burdin hesiak ezartzen ditugu ere. Baratze-lorategi batean, ganibetak, zurezko hesiak edo zurezko gurutzaguneak ezartzen ditugu. Zuen gogoaren arabera, landare igokari desberdinei esker hesi edo banaketak apaindu ditzakegu, banaketa hauek landare aniztasunari esker desagerraraziz. Zure kanpoaren arabera, Bazter Ederrek material egokiak hautatzen laguntzen dizu: zurezko hesiak, metalezko hesiak edo harri bertikalak, eta instalatzen dizkizugu kanpoko eremuak forma har dezan beti ere intimitatea segurtatuz.
Eremu berdeen mantenu lanak
Bazter Ederrek euskal kostaldeko baratzeetako eta eremu berdeetako mantenu lanak egiten ditu. Gure paisaia-antolatzaile kalifikatuek eta baratzezain profesionalek edozein lan egin dezakete: belarra, zuhaixkak edo landare hesiak moztu, hostoak bildu, belar txarrak kendu, zuhaiztiak zaindu edo egoera onean ezarri. Lan puntual bat edo urte osoko kontratu bat izan, gure baratzezainek zuen baratzeak zaintzen jakinen dute. Obra txikiak ere egiten ditugu eta gure zerbitzuak partikularrentzat edo jabekide sindikatuentzat izan daitezke. Ez duda, eta gurekin kontaktuan sartu, baratzegintzan dugun ezagutza eta esperientzia baliatzeko. Bazter Eder zuen zerbitzura da eremu berdeen mantenurako behar duzuen laguntza ekartzeko. Konfiantza egin gure baratzezainei eta gozatu zuen kanpoko eremuaz urte osoan zehar.
Kontaktua
Aurrekontu eskaera bat
Galdera bat baduzue? Aurrekontu eskaera bat? Jarri gurekin harremanetan.